XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MERMELADAK O.H.O.ko 5. kurtsoko ikasleek burututakoa.

Kontsumoaren barruan sartzen den elikagaiei buruzko gai honetan, frutak pertsonaren elikadurarako duen garrantzia aztertzeari ekin genion, nola kontserbatu eta konserbak gertatzeko prozesua ikertu genuen, bai artesautzazkoa eta bai industria-bidezkoa ere.

Merkatuan salgai dauden mermeladez baliatuz, etiketen azterketa egin genuen (betetzen diren ala ez arauak, osagaiak, gehigarriak......), marka ezberdinetako mermeladen konparaketa-analisiak... Bukatzeko, mermeladak landu.

HERRIA ETA ZERBITZUAK O.H.O.ko ikasleek esperimentatu dute.

Herria ezagutzeko oso bide egokia da.

Goitik behera aztertu, kuantifikatu, konparaketak egin, planoak eskuartean erabili, zerbitzuen kopurua eta kalitatea ikertu....

Herriari buruzko maketa handi-handi bat eratuz eman dakioke amaiera.

Gertueneko ingurua, bai fisiko arloan eta bai gizarte mailan ezagutzeko, oso bide egokia da, zerbitzu horiek bizitza-kalitatean duten eragina kontutan hartu behar dela.

Zerbitzu bat bakarra komeni da azterketagai hartzea, bestela, harahonako gehiegi egitekoa arriskutan sartuko ginateke.

NEKAZARITZA ETA ABELZAINTZA O.H.O.ko 6. mailako ikasleek burututakoa.

Herriko ustiategiak (familia mailakoak, ereduzko granjak, inbernaderoak, ustiategi berriak, kooperatibak, enpresa handiak...) bisitatu, galderazerrenda luzeak aurrez gertatu beharko direla.

Ustiategi horiek duten dimentsio naturala, ekonomikoa eta Kontsumo-kateian hartzen duten lekua aztertzean datza Proiektu honen helburua.

Abereak eta landareak azter daitezke, baina gure inguruan ematen direnak beti eta ahal den gehien metodo zientifikoaz baliatuz.

PUBLIZITATEA O.H.O.ko 7. kurtsoko ikasleekin landu ohi izan da beti Proiektu hau.

Publizitatea, salmenta mekanismoa denez, aztertu, kuantifikatu eta analizatzen da, bai telebista, bai irratia eta bai prentsa ere.

Publizista baten hitzaldia antolatu.

Publizitate-teknikez jabetzen dira ikasleak neurri apal batetan baldin bada ere eta, amaitzeko, hiru medioetan publizitate-kanpaina bat antola daiteke.

Publizitate kanpaina horiek, honako gai hauei buruz antola daitezke: Jostailuak, alderdi politikoak, puntualitatea, garbitasuna etabar....